Berriatuko Atxurra kobako aurkikuntzak aurkezteko hitzaldia emango dute
Artea eta arkeologia Atxurra koban izenburupean, hitzaldia uztailaren 21ean (eguena) izango da, 19:30ean, Berriatuko bideo gelan. Hizlaria Diego Garate Maidagan aurkikuntza egin zuen Bizkaia Arkeologi Museoko arkeologoak eskainiko du eta herritar guztiak daude gonbidatuta. Hori bai, hitzaldian parte hartzeko aurretiaz izena eman behar dela azaldu dute. Izan ere, lekuak mugatuak dira. “70 aulki daude bideo gelan, eta ez dakigu zenbat jende etorriko den. Horregatik eskatzen dugu aurretiaz izena ematea. Jende gehiagok izena ematen badu, bigarren hitzaldi bat antolatuko genuke”, azaldu du Jon Arriola Berriatuko alkateak.
Hitzaldira joan nahi dutenek, beraz, Berriatuko udaletxera deitu (94-613 70 30) edo posta elektroniko bat idatzi beharko dute (udala@berriatua.org), eta izen abizenak eman beharko dituzte.