Txupina bihar [uztailak 15] jaurtiko badute ere, Karmen jaiak ospatzen hasita daude markina-xemeindarrak. Gaur arratsaldean, esate baterako Txosnaguneko egitarauko
pentatloia eduki dute, bai eta urteroko afari jendetsua ere karpan.
16:30ean eman dute izena gazte taldeek pentatloian parte hartzeko. Sei talde aurkeztu dira sei joko egiteko prest.

Gazte taldeak saku lasterketan parte hartzen Zelaian.
Saku lasterketagaz hasi dira
lagunarteko probak. Piramidea egin eta pixikak harrapatzen, orga zirkuitua egiten begiak itxita, puxikak apurtzen, erregaliza aho batetik bestera eramaten eta errekan behera gurpil handietan laguna eramaten ere ibili dira neska-mutilak.
Txosnagunea martxan
Atzo arratsaldean [uztailak 13] hasi ziren Txosnaguneko ekimenak. Asto Pekotzaren zozketa ere egin zuen Xemein Astialdi Taldeak. Bizkor ibili zen astoa, eta
2.543 zenbakia aukeratu zuen bereak egiteko. Ordezkoa 2.737 zenbakia izan da.