Gastronomia Vasca txirrindulari taldeko Jon Barrenetxeak irabazi du, gaur arratsaldean, Markina-Xemeinen lehiatu den
kadete mailako Karmen jaietako txirrindulari lasterketa.
Irabazlearen ondotik, esprintean ailegatu dira helmugara,
Lander Lartitegi (Basati Bike Busturia) eta
Aketza Arana (Vicinay Cadenas), azken horrek gainera, mendiko saria ere eraman du.

Jon Barrenetxea lasterketako irabazlea besoak altzatzen Aldaolako helmugan.
Eskualdeko lehen sailkatua,
Gaizka Ansola (Ekin) markina-xemeindarra izan da eta Berriatuko futbol zelaiaren parean egon den tarteko helmugako saria Oier Vazquezek (Elkar kirolak) lortu du.
Guztira 26 txirrindularik amaitu dute Lea-Artibai eskualdean zehar egin den 43 kilometrotako ibilbidea. Bataz beste,
39,27 kilometro orduko abiaduran ibili dira txirrindulariak.
Hiru taldetan banatuta ailegatu dira txirrindulariak Aldaola kaleko helmugara. Bost laguneko taldea sartu da lehendabizi eta hamairu txirrindulari heldu dira ondoren, 29 segundotara. Zazpi laguneko azken taldea irabazlearengandik 37 segundora pasatu da helmugako pankarta azpitik.