Markina-Xemeingo Txirrindulari taldeak antolatuta, kadeteen mailako txirrindulari lasterketa lehiatuko da, gaur [uztailak 14] arratsaldean, Lea-Artibai eskualdeko herrietan zehar. Guztira
43 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek.
Markina-Xemeingo Aldaola kaletik irtengo dira txirrindulariak
16:30ean, Berriaturantzko norabidean. Ituarteneko biribilgunetik abiatuko dira saihesbidera kostaldera joateko.

Kadeteen mailako txirrindulari lasterketa. Argazkia: Busturiko Txirrindulari Taldea
Berriatuko futbol zelaiaren parean aurkituko dute
tarteko helmugako pankarta eta handik Ondarroara joango dira, kostako bidea hartu eta Mendexara abiatzeko. Lekeitiotik igarota, Amorotorantz joango dira, Milloin zehar, berriz ere, Markina-Xemeinera itzultzeko.
Milloin egongo da
mendiko sariko puntu bakarra, 3. mailako mendatearen gorenean.
Helmuga, Aldaolan
Lasterketa gutxi gorabehera
17:40ak aldera amaituko dela aurreikusi dute txirrindulari taldekoek. Ituarteko biribilgunetik sartu eta Aldaola kalearen erdi inguruan aurkituko dute helmugako pankarta.
Ondoren,
sariak banatuko dituzte udaletxe aurrean. Lehen hiru txirrindulariek, talde onenak, mendiko eta tarteko helmugako lehenek eta eskualdeko lehenengoak eramango dute saria.