Lekeitioko Senegaldar Elkarteak jaia antolatu du euren kultura eta tradizioak ezagutzera emateko. Zapatuan [uztailak 16], egun osoan ospatuko dute jaia Independentzia plazan.
12:00etatik aurrera bazkaria prestatzen hasiko dira, eta ondoren,
bazkaria egongo da. Bazkaria zabala izango dela jakitera eman dute, eta beraz, nahi duten guztiak parte hartzera animatu ditu elkarteak.

Senegaldar dantzak. Argazkia: Lekeitioko Senegaldarren Elkartea
Bazkaldu ondoren, 18:00ak aldera,
Senegaleko dantza tradizionalak ikusteko aukera egongo da bertan plazan.
22:00etatik eta goizaldeko 01:00etara, berriz, jaia kontzijopean izango da.
Jaira hurbildu eta parte hartzera gonbidatu dituzte herritar guztiak.