Udaletxe aurreko plaza herritarrez bete da gaur arratsaldean [uztailak 15], Karmen jaiei hasiera emateko. Txosnaguneko ekimenak egunak aurretik hasi badira ere, markina-xemeindarrak gogotsu egon dira jaietan murgiltzeko. Lau egunetan, jaiek ez dute etenik izango. [EGITARAUA]Zerutxu dantza taldea izan da aurten jaietako pregoia ematearen arduraduna. Taldeko gazteak urduri eta emozioz beteta ibili dira, alde batera eta bestera, udaletxeko balkoia aukeratu ezinik. Aretoa puxikaz beteta prest, eta guztiak Alarabiren zain, jaietako protagonistari merezitako ongietorria emateko.
Zerutxu dantza taldeko kideak, pregoia bota ostean, udaletxean
Andrabanda Feministak lagunduta ailegatu da Alarabi udaletxe aurreko plazara. 50 urteurrena ospatzen duen Zerutxu dantza taldekoei balkoira ateratzeko gonbitea egin die Alarabik txalo bero bat eskatuta.
Juanjo Txurruka Markina-Xemeingo alkatearen eskutik oroigarria hartuta bota dute pregoia Zerutxuko gazteek. Pregoia emateko ohorea eskaini izana eskertu ondoren euren desiorik onenak opa dizkiete bai herritarrei zein jaiak ospatzera etorri diren guztiei.
“Jaiak ezin hobeto pasa, jai giroan disfrutatu eta parte hartu dagizue aukera duzuen ekintza guztietan”, esan dute.
Aipamen berezia egin diete arrazoi bat ala beste, jaietan egon ezin duten markina-xemeindar guztiei, eta pasatu barik ondo pasatzera animatuz, ezetza ezetza dela gogora ekarri dute, “Hemen eta mundu guztian”.
Amaitzeko bertso bat bota dute. Zerutxuko aingeru berriek, mezu berri bat dakartela esan dute: “Markina-Xemein egin dezagun dantzan, oinak lehertu arte”.
Danborrada240 lagun baino gehiagok hartu dute parte aurtengo danborradan, 210 danborjolek eta 31 zestalari eta kantinazainek, bai eta sukaldari eta aginte makila daramaten zuzendariek ere.
Danborrada udaletxe aurrean jotzen.
Urtero bezala, Xemeindik atera da danborrada eta San Agustin kaletik Zelaira iritsi ostean, geldialdia egin dute bertan lau bat kanta eskaintzeko. Zelaitik Goiko Portalera abiatu da danborrada alde zaharreko kaleetatik igarota eta azken kantak udaletxe aurrean jo dituzte.
Juanjo Txurruka alkateak itxaron dio danborradari atarian eta aurreskua dantzatu ostean, danborradako zuzendariak udaletxeko balkoira atera dira danborrada bertatik zuzentzeko.
[EGUNEZ EGUNEKO INFORMAZIO GUZTIA: MARKINA-XEMEINGO KARMEN JAIAK 2016]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.