San Antolin eguna da gaur [irailak 2] Lekeition. Alkondara zuri eguna ere bai. Eta agintarien prozesioa eta Aittitta Txikik antolatzen duen XVIII. Tiragoma Txapelketa izan dira goizeko protagonistak. Tiragoma txapelketari dagokionez, jende askok parte hartu du, bai lekeitiarrak eta baita Lea-Artibain bizi direnak ere.
Umeen mailan, Lea-Artibai mailan (nagusiak) eta mundu mailan lehiatu dute txapelketa. Eta mundu mailako lehen hiru irabazleak ezagutzeak luze jo du. Izan ere, parte hartzaileen tiro trebetasuna tarteko, bederatzi metroko distantziatik ere bonbilak apurtzen zituzten, behin eta berriz.
Aipatzekoa izan da Lea-Artibai mailako txapela Tomas Serrano ondarrutarrak irabazi duela, hamargarrenez.
Sailkapena:
Umeen maila
1- Aimar Garamendi
2- Martzel Garamendi
3- Bingen Zatika
Lea-Artibai maila (nagusiak)
1- Tomas Serrano
2- Rikardo Elordi
3- Jose Miguel Meabe
Mundu maila
1- Dani Diez
2- Unai Iturregi
3- Jesus Iturregi
[HONEKIN LOTUTA] Lekeitioko San Antolin jaietako material guztia: kronikak, argazki galeria, bideoak…