Txiki-txikia zenetik artea maite izan du Anizeto Uranga Berasaluze mutrikuarrak (Mutriku, 1933). Bartzelonan ikasketak egin eta hainbat txapelketatan parte hartutakoa da. Egurra oinarri hartuta, askotariko eskulturak egiten ditu mutrikuarrak.
Eskulture mutrikuarraren bildumako lanen bereizgarririk nagusienetako bat originaltasuna dela diote adituek. Eta Zabielen ikusgai dauden eskulturetan figura da protagonista. “Bizitasun artistikoak garrantzi handia hartzen du sormen estetikoan”.

Urangaren lan batzuk, Zabielen
Mutrikuarra gauzak adierazteko indar handia duen artista dela diote. “Bere obra aberatsa da, bai barietatean eta baita kontrastean ere”.
Artistak bera HITZA-ri jakin eragin dionez, obra asko eta asko ditu etxean. “Baina batzuk tamaina handi-handikoak dira eta ezin dira erraz mugitu”. Beraz, Zabielen ikusgai dagoena lagin txiki bat baino ez da.

Anizeto Uranga, Mutrikuko Zabielen, bere obren erakusketan
Herritarrek, obrak ikusteaz gain, erosteko aukera ere badaukate; bi eskultura erakusketa honetan saldu ditu.
Anizeto Uranga: atzera begirako erakusketa irailaren 21era arte dago ikusgai dago Zabiel kultur etxean.
Ordutegia: astelehenetik barikura, 18:30etik 20:30era; zapatu eta domeketan, 12:00etatik 14:00etara.