Apuretan potineko Ignacio Canduelak izan da aurten Lekeitioko Antzar Jokoaren irabazlea. Canduelak sei altxaldi eta burua lortu ditu. Buro barik altxada gehien egin dituenaren saria ere berak eskuratu du. Beraz, Canduelak 300 euro (altxaldi gehien buruagaz) eta beste 300 (altxaldi gehien buro barik) eskuratu ditu. Beste alde batetik, dotoretasunaren daria Te-ndo kuadrillak lortu.
84 potinek parte hartu dute aurten, azkenean, Antzar jokoan. 85 kuadrillak izena emanda bazeukaten ere, azkenean, atzera bota da bat eta ez da, gaur [irailak 5] 12:00etan hasi den zozketara azaldu.
Goizeko zozketa. Antzarraren harrapatzaileak banan-banan igo dira plazako kioskoan jarri duten pisu gainera, gehienez, 75 kilo dituztela bermatzeko. Eurekin batera kioskora azaldu den kuadrilla bakoitzeko arduradun batek zozketako zenbakia atera du antzararen bila noiz aterako diren jakiteko. Horrela, gaurkoan, Zakilo izan da antzararen bila atera den lehenengoa.
Uretara atera diren 84 potinetik 61 izan lekeitiarrak, beste bi Lea-Artibaikoak eta 21 kanpotarrak. Gehienek, oraindik antzar naturala harrapatzea aukeratu badute ere, igoera nabarmena izan du aurten Antzartek-ek; 32 kuadrillak aukeratu dute polimerozko antzarra, iaz 19 izan ziren.
Emakumeen parte hartzeak ere gorantz egin du azken urteetan. 18 emakume dira aurten antzarraren bila atera direnak.
Altuna eta Rezusta nagusi
Lekeitioko San Antolin jaietako Akarregi Txapelketako finala ere jokatu da gaur, Santi Brouard frontoian. Altunak eta Rezustak garaipen argia eskuratu dute Irribarria eta Zabaletari 22 eta 14 irabazita.
Rezusta nagusi izan da atzean, eta asko jo du. Altunak berriz, tantoak errematatu ditu aurrean. Horrela, bigarren zati bikain bat eginez, erraz nagusitu da bikotea.
Finaleko partidagaz gain, beste bi partidak osatu dute Antzar Eguneko karteldegia. Berasaluze II-ak eta Aretxabaletak 22 eta 10 irabazi diete Ezkurdia eta Barriolari lehenengoan. Partida horren amaieran, omenaldi txiki bat egin diote Pablo Berasaluzeri eta zutik jarri da publikoa Berrizko pilotaria txalotzeko. «Eskuak, besoak eta bihotza zabalik» eskertu dio Lekeitioko herriak “tantoz tanto, partidaz partida eta jaialdiz jaialdi sortu duen zirrara”.
Lore sorta eta oroigarria eman diote opari.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.