Bederatziretako txapliguek iragarri dituzte, gaur goizean, Markina-Xemeingo Erdotza auzoko
Andra Mari jaiak. Urtero modura, kalejira egin dute txistulariek Iderra Nagusitik Erdotzaraino jaiari hasiera emanez.
Egun handia ospatzeko, urtero legez, ermita atonduta eta inguruak
dotore eduki dituzte Erdotza auzokoek. Ermita aurreko berdegunea ere dena moztuta, prest egon da meza ostean, Zerutxu dantza taldeko dantzariak hartzeko.
13:00ak orduko amaitu da meza, eta beraz, puntuan hasi da
Zerutxu dantza taldeko gaztetxoen
emanaldia. Â Agintariena, Zortziko, Banango, Arku Dantza eta Txotxongiloa dantzatu dituzte besteak beste, dotore, Zerutxuko txikiek.
Zerutxu dantza taldeko dantzariak ikuskizun dotorea eskaini dute.
Ikuskizunaren ostean
mokadutxoa hartzeko aukera ere eskaini dute Erdotzakoek. Pintxoak egon dira aukeran, dastatzeko. Urtero legez, lagunarteko giro ona izan da nagusi.
Aterpe falta nabaritu da gaur, baina, Erdotzan. Eguraldiak eman duen aldaketa ikusita, toldo bat jarri dute auzotarrek, goizean goiz, ermita aurrean, eta hantxe hartu dute babesa, meza ostean, dantzarien ikuskizuna ikusi eta mokadutxoa hartzen egon direnek. Dantzaldia justu amaituta hasi dira lehen tantak eta euri lanbroak buzti du ermitaren inguruko berdegunea.