Zientziaren Giltzak elkarteak antolatuta, auzitegi medikuak martitzenean [irailak 13] eskainiko du hitzaldia, 18:30ean, Beikozinin.
Auzitegi medikuak gazteleraz eskainiko du
Ciencia y tecnica en la investigacion criminal. La busqueda de la verdad hitzaldia. «Ikerketa judizialetan egia bilatzea oso zaila izaten da. Izan ere, gizakien arteko gatazketan ziurtasunik gabeko tarteak egoten dira». Etxeberriaren esanetan, ikerketaren zuzentasuna frogak hartzen diren formaltasunaren araberakoa da. «Frogak, arrastoak eta ebidentziak ezberdindu egin behar dira. Horretarako, gaian adituak diren teknikariak behar dira».
Hizlariaren curriculuma. Gaur egun Aranzadi zientzia elkarteko lehendakaria eta 36ko gerrako desagertuak eta hobi komunak aztertzen dituen lantaldeko burua da Etxeberria. Horrez gain, Euskal Herriko Unibertsitateko Auzitegi Medikuntzako irakaslea ere bada.
Francisco Etxeberria, erdian, eskeleto bat aztertzen
Beasaindarra da eta 1991n Medikuntza dokotregoa lortu zuen. Gainera, Kriminologiako Euskal Institutuko kidea eta irakaslea da.
Besteak beste, ikerketa proiektu eta tesi ugari ere zuzendu ditu. Horietako batzuk, gainera, memoria historikoari lotutakoak, eta beste batzuk ospe handia eman diotenak: Salvador Allenderen hilketa/heriotza,
Breton kasua edo
Cervantes a la luz.
Sariak. Hainbat sari ere jaso ditu, tartean Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak bere taldeari emandako Giza Eskubideen sariak.