'Sardina freskue' antzezlana, Markina-Xemeinen
Guraso Elkarteak antolatuta, Sardina freskue (Eidabe) antzezlana ikusi ahalko da zapatuan [irailak 10], 19:00etan, Zelai inguruan. Ikuskizuna sardina saltzaileak irudikatzen duten aktoreek gidatuko dute eta jolasa eta dantza uztartuz, ikuslegoa protagonista bihurtuko dute. Herritarrek betiko itsas kantuez eta mundu osoko doinuez gozatu ahal izango dute.