Lagunartean afaltzeko aukera egongo da aurten ere, Arretxinagako San Migel jaietan
Iazko modura, aurten ere herri afaria egongo da Arretxinagako jaietan. Arretxinagako Jai Batzordeak prest dauka jadanik Sanmigeletako egitaraua, eta jakitera eman dutenez, urriaren 1ean, zapatua, izango da aurten afaria. Horrela, iaz bezala, lagunartean afaltzeko aukera eskainiko du Arretxinagako plazak.
Iaz bezala, beraz, nahi duen guztiak afaldu ahalko du jai batzordeak antolatuko duen jantokian. Horretarako baina, txartelak erosi behar dira, aldez aurretik, Patxua tabernan edo Ituarte janari dendan.
Menua hurrengoa izango da: pasta entsalada, karrillerak, postrea eta kafea. Helduek 15 euro ordaindu beharko dute, 15 urtetik beherakoek, berriz, 10 euro.
Txartelak erosteko azken eguna irailaren 27a izango da.