Andoni Gabiola
Toñua lekeitiarra libre geratu da gaur goizean [irailak 15], Badajozko kartzelatik atera ostean.
Kartzela atarian itxaroten eduki dituen bere senideek egin diote lehen harrera.
Andoni Gabiola ‘Toñua’, bere familiarekin, Badajozko kartzela aurrean.
Lagun ugari ere, horien artean, lekeitiar mordoxka bat joan dira Badajozera Gabiolari lehen besarkada ematera, baina Guardia Zibilak jarritako kontrolean itxaron behar izan dute. Hori dela eta, familia agurtu ondoren elkartu da Toñua bere lagun eta herritarrekin.
Andoni Gabiola ‘Toñua’, lagunekin, Badajozko kartzela aurrean.
Andoni Gabiola
Toñuak 36 urte egin ditu bere herritik kanpo. 1980an alde egin zuen, eta 16 urte egin ditu preso, lehen urteak Frantziako kartzeletan eta azken 14ak Espainiakoetan. Badajozen 12 urte bete ditu lekeitiarrak.
Zigorra osorik beteta geratu da aske gaur goizean, eta Euskal Herrirako bidean dago preso ohia.