Ondarroako Kafeatze pasealekuko aparkalekua itxita egongo da, lau hilabetez
Ondarroako Kafeatze pasealekuan asteartean [irailak 20] saneamendurako lanak hasiko direla eta, astelehen [irailak 19] gauerako ibilgailuak kendu beharko direla jakitera eman du Ondarroako Udalak. Zehatz esateko, Alameda aldeko aparkalekuak dira hustu behar direnak (Nasa kalera aldekoa ez). Azaldu dutenez, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Ur Partzuergoak ekaitzetarako andela egokitu eta ekipatuko dute. Hori dela eta, lau hilabete inguruko epean ezin izango da Kafeatze pasealekuko aparkalekuetan aparkatu.
Datu gehiago. Lanak egiteko 624.921,75 euro bideratu dituzte. Eta guztira, lanak sei hilabeteko epean egingo direla gaineratu dute.