Bere testigantza berretsi eta aurretik egindako deklarazioetan oinarritutako galderak erantzun dituela azaldu du Gernika-Lumoko epitegitik irten ostean,
Gorka Sagarna 1936.urtean Markina-Xemeinen hil zuten Jose Sagarna apaizaren lobak. Frankismoaren krimenen aurkako Argentinako kereila zuzentzen duen Maria Servini epaileak eskatuta hartu diote deklarazioa.
Tropa frankistek atxilo hartu eta fusilatu egin zuten Jose Sagarna Amulategin, 1936ko urriaren 20an, epaiketarik egin barik. Larruskaingo abade zenaren fusilaketa oso ezaguna izan da.
Sagarna sendiari
elkartasuna adierazteko Gernika-Lumoko epaitegiaren aurrean bildu dira hainbat lagun; tartean dira memorialista taldeko kideko
Gernika Batzordekoak,
Goldatu elkartekoak eta Gernikako alkate
Jose Mari Gorroño.
Epaitegi aurreko elkarretaratzea.
Zeanuriko alkate Eusebio Larrazabal ere Gernikako epaitegian da -Zeanurikoa zen Sagarna-. “Guretzat garrantzitsua da Sagarnaren kasua ikertzea. Agian berandu heldu da, 80 urte pasatu dira, baina ea berarekin eta bere familiarekin dugun zorra bideratzen dugun, argitasuna, duintasuna eta errekonozimendua lortzeko”.