Emakumezkoak 68 urte ditu eta frantzesa dela jakitera eman du Ertzaintzak. Erreskatea astelehenean gertatu zen, 13:00ak aldera, Mendexa pareko haitzetan. Ertzaintzak azaldu duenez, herritar batek haitzetan erorita eta min hartuta zegoen emakume bat ikusi zuen eta larrialdi zerbitzuei deitu zien. “Orkatila apurtuta zuen, eta ezin zuen oinez egin”.
Haitzetan zegoenez, larrialdi zerbitzuetakoek helikopteroari deitu zioten. “Helikopteroak Galdakao-Usansoloko ospitalera eroan zuen”.
Haitzetako erreskatea. Argazkia- Ertzaintza
Ertzaintza, emakumezkoa erreskatatzen. Argazkia-Ertzaintza