Demokrata guztien botoa eskatu zuen atzo [irailak 20] iluntzean Oskar Matutek, Markina-Xemeingo kontzekupean Iratxe Urizarregaz batera eman zuen mitinean.
Hauteskunde hauek duten
garrantzia azpimarratu zuten, oraingoan asko dagoela jokoan esanez, eta beste gizarte eredu bat eraiki behar dela azpimarratu zuten. “Burujabetzan oinarritutako gizarte eredu bat, langileen eskubideak oinarri izango dituena, euskalduna, feminista. Bakedun herria merezi dugu, memoria historiko landua izango duena, eragindako min guztiak aitortuak eta erreparatuko dituen gizarte erdu bat behar dugu pertsona, herria eta giza baliabideen arteko oreka bat”.
Iratxe Urizar Markina-Xemeingo kontzekupean mitina ematen.
Herri honetan gertatzen diren gehiegikeriak pertsonalak barik
politikoak direla adierazi zuen Iratxe Urizarrek. “Politikoak dira eta politikoki landu eta konpondu behar dira modu kolektiboan. Tortura, esate baterako, tarte bat baino ez da errekonozitu eta aitorpen hori da lehen urratsa eskubide urraketa bategaz benetan amaitzeko”.
Ezkerreko politiken beharra ere gaineratu zuten. “Bizitzeko beharrezkoa den gizarte duin bat. Gizarte bat non pertsonak ondo bizitzea izango duen helburua eta gizarte bat hori lortzera doana”.
Eta Irailaren 25etik aurrera Gasteizko parlamentua
ezkertiarra eta subiranista izateko EH Bildu dela giltza esan zuen Oskar Matutek . EH Bilduren diputatuaren esanetan “estatus berri bat lortu eta Madrilen defendatuko duen parlamentu bat behar da”. Argi dagoela adierazi zuen, Espainiar estatuak ez duela sekula burujabetzarik partekatuko. “Unikornio urdinak aurkitzea errazagoa da hori gertatzea baino”. Hori dela eta, bidea hemen egin behar dela nabarmendu zuen, burujabetza “superbibentzia kontu bat” dela azpimarratuz.
Oskar Matute Markina-Xemeingo kontzekupean mitina ematen.
EH Bilduk beste era bateko herri bat eraiki nahi duela azaldu zuen amaitzeko Matutek:
herri duin bat. “Horretarako errealitate propioa sortu nahi dugu hemen eta orain. Denen herria denen artean egitea da erronka”.