Gizonezko bat atxilotu dute Mutrikun, droga trafikoa leporatuta
Ertzaintzak jakitera eman duenez, atxiloketa astelehenean [irailak 19] gertatu zen. Gizonezkoak 46 urte ditu eta Ertzaintzak dioenez, atxilotuak 50 marihuana landare baino gehiago zituen bere lurretan.
“Iraila hasieran ertzainek marihuana landare batzuk atzeman zituzten Mutrikuko auzo baten”. Ikerketzen hasi eta eremu baten barruan, sakabanatuta, 50 landara baino gehiago zeudela konturatu ziren. “Gizonezko bat ikusi zuten landareak zaintzen, eta bera zen jabea”.
Mutrikuarrari droga trafikoa egotzi eta landarak kendu zizkioten.