3 eta 5 urteko haurrei zuzendutako irakurketa kluba sortu dute Berriatuan
Bularretik mintzora izenburua dauka irakurketa klubak. Abendura bitartean, hiru saio egingo direla aurreratu dute: urriak 6, azaroak 3 eta abenduak 1.
Gurasoen eta umeen artean irakurketa giroa sortzeaz gain, kalitatezko euskal bibliografia ezagutzea ere bada egitasmoaren helburuetako bat.
Saioetan parte hartzeko, haurrak «erreferentziazko heldu» batekin parte hartuko dute.
Iruzkinak bultzatzen. Saio guztiak liburutegian egingo dira (Erribera 40), 17:30ean.
Ekintzagaz, gainera, irakurritako liburuen inguruan iruzkinak egitera animatu nahi dituzte herritarrak.
Izena emateko bi aukera daude: udaletxera joan eta sarreran izena eman edo telefonoz deitu (94-613 70 30).