Noaingo txapelketaren finala lehiatuko dute Mutrikuko eta Berriatuko gazteek

Mutrikuko Danok Bat eta Berriatuko klubeko zesta-punta taldeko pilotariek Xistera Zirkuituko gazte mailako lehia erabakigarria jokatuko dute gaur [irailak 29], Noaingo Bidezarra frontoian. Jon Iparragirre mutrikuarrak eta Aaron gasteiztarrak Mutrikuko Danok Bateko Aitor Manzisidor eta Berriatuako klubeko Jon Ruiz izango dituzte aurkari 19:00etan hasiko den finalean. Orain dela lau egun jokatutako kanporaketan lehenengoak nagusitu ziren baina Aitor Manzisidorrek badaki Xistera torneo bat irabaztea zer den, ekainean Durangoko txapela lortu zuen eta. Gainera, gaur maila handiko atzelari bat izango du alboan, Jon Ruiz, hain zuzen ere.
Suso eta Lertxundi pilotariak. Argazkia: Xistera

Suso eta Lertxundi pilotariak. Argazkia: Xistera

Nagusien mailan, bestalde, Edu Suso arabarra eta Unai Lertxundi, elkarrekin iragan larunbateko kinielan oso itxura ona emanda, garaile atera ziren Phillippe Sallaberry eta Asier Antonekin neurtuko dira.