Ekintzaz beteta egon dira aurten Markina-Xemeingo Arretxinagako San Migel jaiak. Bost egunez, adin guztietako herritarrek goi-goitik ospatu dituzte jaiak, nork bere erara, eta parte hartzea ere handia izan da.
Eguenean [irailak 29] San Migel Eguna ospatu eta gero, bariku [irailak 30] gaueko kontzertuen ostean, zapatu goizean [urriak 1] BTT martxak izan ziren nagusi. Guztira 169 lagunek parte hartu zuten martxetan. Horiez gain, martxa herrikoian ere parte hartu zutenak «asko» izan zirela esan zuten antolatzaileek. Aurten, gainera, Okokin egin duten zirkuitua estreinatu dute parte hartzaileek.
Arratsaldean, ostera, Sustraiak Natura eta Irrien Lagunak taldeei esker, umeek ondo baino hobeto pasatzeko aukera eduki zuten.
Arratsaldean jokatu zen baita ere Ondarroako Aurrera, Markina-Xemeingo Artibai eta Mutrikuko futbol taldeetako beteranoen arteko hirukoa; txapelketa Aurrerak irabazi zuen.
Iluntzean Itzalak taldeak plaza bete-bete egin zuen, eta gauean 125 lagun inguru batu ziren afaltzen.
Azkenik, domekan [urriak 2], Los Cinco Bilbainos eta tortilla eta kantu txapelketak izan ziren protagonistak. Guztira 21 tortilla aurkeztu ziren lehiaketara eta epaimahaiaren ustez, Jesus Maria Arriola Ezkurraundi-rena izan zen onena (23. zenbakia).Ezkurrandik lehengo saria eskuratu bazuen ere, parte hartzaile guztiek zer edo zer eroan zuten. Epaimahaia ondokoek osatu zuten: Mari Eli Ituarte, Josu Arrate eta Ramonita Urizarbarrena.
Arratsaldean kantu txapelketa egin zen. Eta horrekin, aurtengo jaiak amaitu ziren.
HONEKIN LOTUTA:
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.