Bizkaiko Batzar Nagusietako Euskera eta Kultura batzordeak Lekeitioko Mendieta ontziolaren sendotze lanen finantziazioan parte hartzeko eskatu dio gaur [urriak 5] Foru Aldundiari. Talde Mistoak aurkeztu duen arauz besteko proposamenak Bizkaiko Batzarretako talde guztien aldeko iritzia jaso du. Batzarretako taldeek,
akordio hori Lekeitioko Udalagaz, Eusko Jaurlaritzagaz eta Kosta zuzendaritzagaz
koordinatuta egitea eskatu dute.

Bizkaiko Batzar Nagusiak egin duten bilera. Argazkia: Bizkaiko Batzar Nagusiak
Bizkaiko ordezkariak arduratuta agertu dira
XIX. mendearen amaieran eraiki eta 1918an berreraiki zen egurrezko ontziolaren egoera txarra dela eta. Ontziola Kultur Ondare izendatuta dago, monumentu kategorian, eta ekimena aurkeztu duen Arturo Aldekoak esan duenez, “egiturak premiazko esku-hartzea behar du prebentzio neurri moduan, bere legezko egoera argitu aurretik, eta horren ostean neurriak ezarri beharko dira, behin betiko berritu eta balioan jartzeko”.
[HONEKIN LOTUTA: Mendieta ontziolaren inguruko erreportajea]