Iñaki Maruri eta Ugaitz Alegria aktore ondarrutarrek eta Mitxel Santamaria gernikarrak parte hartzen duten
Chichinabo Cabaret 50. emanaldira aileagatuko da barikuan [urriak 7]. Hitza-k saio horretarako sarrera bikoitz bat zozkatuko du izena ematen duten harpidedunen artean.
Abuztuan eskainitako saioetan ia sarrera guztiak agortu eta gero, Bilboko Pabellon 6 arte eszenikoen guneko arduradunek ikuskizuna iraila bukaerara arte luzatzea erabaki zuten. Eta irailean ere beste horrenbesteko arrakasta eduki du antzerki musikalak. Hori dela eta, urriko lehenengo hiru astebukaeretan ere saioak eskaintzea adostu dute. «Azken saio batzuk eskaintzeko tartea egin digute», azaldu dute aktoreek. Beraz, bihar, zapatuan, hilaren 14an, 15ean, 21ean eta 22an ere herritarrek antzerki musikalaz gozatzeko aukera edukiko dute; saio guztiak 21:00etan izango dira.

In?aki Maruri eta Ugaitz Alegria aktore ondarrutarrak, ‘Chichinabo Cabaret’ antzezten.
Zozketan parte hartzeko,
HITZA-ren harpidedunek bihar [urriak 6] 16:00ak baino lehen izena eman behar dute. Horretarako nahikoa da telefonoz deitzea: 94-684 44 36.
50. saioa, «berezia». Joan den asteburuan 49. emanaldia eskaini zuten, eta horretan ere sarrera guztiak agortu zituztela azaldu dute. Orain, barikuko [urriak 7] saioa 50.a izango dela eta, zer edo zer berezia egitea pentsatu dutela aurreratu dute. «Emanaldiaren ostean publikoarekin topaketak egingo ditugu. Horretan, ikus-entzuleek zuzendariei galderak egiteko aukera edukiko dute».
Baina hor ez da amaitzen dena. Izan ere,
protagonistekin eta sortzaileekin aurrez aurre berba egiteko aukeraz gain, bestelako sorpresak ere egongo direla aurreratu dute.

‘Chichinabo Cabaret’ antzerki musikala
Orain artekoak. Iazko abuztuaren 21ean estreinatu zuten musikala, Bilboko Aste Nagusiaren barruan. Eta bere garaian
Cabaret Chihuahua-k edukitako arrakasta lortu du bigarren obrak horrek ere. Azken antzerki musikal hori ere Bilboko Aste Nagusian estreinatu zuten 2013. urtean. Eta urtez urte, ikuskizuna fenomeno bat bihurtu zen. Antzerki Musikaletako Sariketarako hautagai ere izan zen eta Bilbon bertan zein beste hainbat herritan 100 emanaldi baino gehiago eskaini zituzten; Lea-Artibain eta Busturialdean ere egon ziren.