Auzokoen eskaerei erantzunez, Padre Aldamiz Etxebarria ingurua hobetzeko lanak egin ditu azken asteetan, Lekeitioko Udalak. Bidegurutzea birrantolatu, oinezkoen igarobide berria margoztu eta kamioiek, –zaborrak batzen dituztenak– edo tamaina handiko ibilgailuek gune horretatik igarotzean zituzten arazoei irtenbidea emateko bihurguneak txikitu dituzte.

Padre Aldamiz Etxebarria kalea konpontzen. Argazkia: Lekeitioko Udala