Donostiako Intxaurrondoko Gastronomia Elkarteak bultzatzen du Zaporeak proiektua. Eta horren helburua da mundu osoko errefuxiatuei eta gobernuz kanpoko erakundeetan lan egiten duten boluntarioei egunero jaten ematea. Horretarako, 800-1000 jaki prestatu behar izaten dituzte. “Errefuxiatuek lurra zapalu orduko, jateko zer edo zer beroa ematen diegu”, diote proiektuko bultzatzaileek.
Proiektua sostengatu ahal izateko diru bilketak egin izan dituzte. Eta bihar [urriak 6] ere ekintza bat egingo da, Bilbon. Horretan hainbat sukaldari elkartuko dira eta
afari solidario bat egingo dute, eta horien artean izango da
Bedialauneta ondarrutarra. “Afari horretan biltzen den dirua proiektura bideratuko dugu”. Afaria 21:30ean izango da, Bilboko Aizian jatetxean (Melia Hotela). Herritarrek afarian parte hartzeko aukera daukate, eta horretarako ondoko helbide elektronikora idatzi behar da:
zaporeakbilbao@gmail.com. “Ez huts egin, errefuxiatuek behar zaituzte!”.