Istripua gertatu zen atzo [urriak 5],
20:15 ak aldera gutxi gora-behera, Markina-Xemein eta Aulesti artean. Bi ibilgailuk aurrez aurre jo zuten Lekoizen, Aulestirako bidean.
Kolpearen ondorioz ibilgailu bateko gidaria, 77 urteko emakume aulestiar bat, ezin aterata geratu zen kotxe barruan, eta Markina-Xemeingo suhiltzaileek atera behar izan zuten.
Emakumea ospitalera eraman zuten egonkor eta konortea zeukala.

Ibilgailu biak talka eginda Aulestiko errepidean. Argazkia: Euskadiko Suhiltzaileak