Proiektoreko matxura dela eta, Ondarroako Bide Onera zinema aretoak itxita egoten jarraitzen du
Bide Onerako arduradunek HITZAri jakin eragin diotenez, proiektorean daude arazoak. “Matxuratuta dago eta piezak aldatu behar zaizkio”. Pieza horiek, baina, garestiak direla aurretu dute. “28.000 euro inguruko inbertsioa suposatzen du horrek (Bide Oneraren urte erdiko irabaziak)”.
Gainera, piezak egiten dituen enpresak urtebeteko bermea ematen dietela azaldu dute. “Eurekin borrokan ari gara. Izan ere, horrelako inbertsio bat egiten badugu, guk uste dugu bermea epe luzekoa izan behar dela, eta ez bakarrik urtebetekoa”.
Egoera horren aurrean, proiektorea konpontzeko borrokatzen jarraituko dutela diote. “Guk ere zinema aretoa zabaldu nahi dugu. Eta borroka luze badoa ere, oraindik ez dugu etsi“.