Abian da 39. Euskal Zine Bilera Lekeition. Eta datozen egunetan denetariko proiekzioak ikusi ahalko dituzte herritarrek.
Irekiera ekitaldia domekan izan bazen ere, Ikusgarri aretoa zapatuan hasi zen jendez betetzen, Xuban Intxaustik zuzendutako Mugaminak dokumentalaren proiekzioagaz. Horretan, herritarrek zuzendariagaz eta dokumentalean parte hartzen duen Amets Arzallus bertsolariagaz zuzenean berba egin ahal izan zuten.
Proiekzioak barikuan amaituko dira, Kontxu Odriozolari egingo zaion omenaldiagaz.
[EGITARAUA]