Denboraldi honetan, estreinako, alebinen taldeak izango dituzte Lekeitioko Marierrota boleibol taldean, eta beraz, inoiz baino jokalari gehiago edukiko ditu taldeak: 5 talde alebinetan, 3 talde txikietan, 2 talde kadeteetan eta nagusien taldea.
Guztira,
85 jokalari eta 9 entrenatzaile izango ditu Marierrotak, eta betiko modura, boleibola aitzaki hartuta, talde baten parte izan, kirola egin eta ondo pasatea izango ditu oinarri.
2016-2017 denboraldiko Marierrota boleibol taldeko jokalari eta entrenatzaileak. Argazkia: Marierrota boleibol taldea
Taldearen izaera hori aintzat hartuta, aurten, nagusien taldeko jokalari batzuk alebin eta txikien taldeei entsegatzen lagunduko diete. Sei izango dira aurten, taldean gehiago inplikatu eta laguntza emango dutenak.
Zozketa. Joan den zapatuan egin zuten taldeen aurkezpena, eta egun horretan atera zituzten bai eta ere, aurreko denboraldian Elxera (Alacant) egindako bidaia finantziateko antolatu zuten zozketaren zenbaki saridunak. 100 euroko hiru sari dira Lekeitioko Kitto elkartea osatzen duten dendetan erosketak egiteko.
Hauek dira
zenbaki saridunak:
2.136, 2.456 eta 1.610. Zenbaki horiek dituenak hilabeteko epea edukiko du aurkezteko. Saritutako txartelak klubeko arduradunen bati entregatu eta erosketak egiteko txartela emango diotela azaldu dute Marierrotakoek.
Elxera egindako bidaia ordaintzeko egindako zozketa. Argazkia: Marierrota boleibol taldea