Pasealekua luzatzen jarraituko du Lekeitioko Udalak
San Juan eta Santa Katalina auzoen artean egindako pasealekuari jarraipena emango dio Lekeitioko Udalak. Itsasoaren enbatak apurtutako San Juan ermita eta Isuntza gaineko terraza konponduko dituzte, eta datorren urteari begira, beste zati bat luzatzeko asmoa daukatela jakitera eman du Koldo Goitia Lekeitioko alkateak.
Barandak konpondu eta beheganea egokitzea izango dira udalaren lehentasunak, eta aurtengo urtean gauzatu nahi dituzte. Datorren urtean, berriz, pasealekuko ibilbidea, ahal izanez gero, ziburuak arte luzatu nahi dutela aurreratu dute. «Apurka-apurka itsasargitik datorren espaloiagaz bat egitea da asmoa», azaldu du Lekeitioko alkateak.
Proiektu horretarako, gainera, diru laguntza bat ere espero dute.