Markina-Xemeingo Sormen Lantegiak lehen hiruhilabeteko irteera antolatu du, urriaren 30ean,
Donostiako San Telmo Museora. Jardueraren helburua Eduardo Chillidaren obra ezagutzea izango dela zehaztu dute, haren bizitza eta lan artistikoaren garapena azalduz.
Museoko artelanak aztertzeagaz gainera, artelan horiek modu praktiko batean osatuko dituztela azaldu dute Sormen Lantegiko arduradunek. “Ikasitakoa praktikara eramateko
tailer didaktikoa erabiliko dugu, bertan zenbait materialez eta kolorez gozatuz eta jolastuz sortu ahal izango dugu zikintzeko beldurrik barik, baina, batez ere, gure txikien lanak epaituak izateko beldurrik barik, azken batean haur guztiek sortzaile bana eramaten dute eta barnean”.
San Telmo Museoa. Argazkia: Donostiako Udala
Joan-etorri. Irteera 09:30ean izango da Markina-Xemeingo autobus geltokitik eta buelta 13:30ak aldera leku berean. Museoko sarrerak eta autobusak 12 euro balio ditu umeentzat; nagusiek, berriz, 3 euro gehiago ordaindu behar dute.
Irteeran parte hartu nahi duenak izena eman behar du aldez aurretik. Horretarako
646 203 736 telefono zenbakira deitu behar da. Bihar [urriak 21] izango da azken eguna izena emateko.