Flamenkoa eta euskara elkartzen dituen Arima izeneko musika proiektu bereziaren doinuak entzuteko aukera egongo da
zapatuan [urriak 22],
20:00etan, Markina-Xemeingo Uhagon kulturgunean.
Arima proiektuan sentimendu sakonak eta balio kultural handia duten ohitura biren arimak bat egiten dutela dio taldeak. «Hizkuntzak zentzua jartzen dio eta musikak ematen dio forma».
Hiru artista igoko dira bihar Uhagoneko oholtzara: Jose Maria Gonzalez Bonilla
El Mami, Pablo Fernandez Arrieta markina-xemeindarra, eta Pedro Morata Lopez
El Carbonilla. Hiru artista handi horiek Arimaren arima aterako dute agertokira flamenkoaren eta jazzaren bitartez.
Arima taldea: Pablo fernandez Arrieta, El Carbonilla eta El Mami. Argazkia: Ugahon
Maila handiko artistak. Ibilbide luze eta oparoko artistak dira hirurak. Gitarra jotzaileen belaunalditik dator
El Mami esate baterako. Sabicas, Niño Ricardo eta Paco de Luciaren eragina izan arren, bere ikutua eman eta estilo propioa sortzen jakin du. Hainbat sari irabazteagaz gainera, artista eta dantzari ezagun ugarirekin lan egin du.
Gaur egun hainbat herrialdetan kantaldiak eskaintzen ditu, bestalde,
El Carbonilla flamenko kantari madrildarrak, eta nazioarteko hainbat proiektu entzutetsutan parte hartu du.
Nazioarteko hitzorduetan ibiltzen da bai eta ere,
Pablo Fernandez Arrieta gitarrajole eta konpositore markina-xemeindarra. Jazz-ari lotutako ikasketak burutu ditu; Nueva York-eko (AEB) Queens College-ko masterra du jazzean eta Holandako Rotterdams eta Hilversums kontserbatorioetan osatu zituen, bai eta nazioarteko mintegietan ere.
Nazioarteko jazz hitzordu garrantzitsuetan hartu du parte Suiza, Brasil edo Euskaldunan, hiru diska atera ditu eta zinemarako musika ere idatzi du.