Zortzi bat laguneko
zazpi mahaitan banatuta, euren herrian zer sortu, mantendu edo aldatuko duten eztabaidatzen hasi dira gaur goizean [urriak 22], berriatuarrak. Mendibarren frontoian izan dute hitzordua, euren iritziak eman, proposamenak aurkeztu edo kritikak egiteko.
Berritxu, danok einaz kanpainaren barruko lehen ekintza izan da gaurkoa. Lan saioa aurkezpen txiki bategaz hasi dute, eta gero lantaldeetan banatu dira eztabaidatzeko. Euskaraz jardun dute mahai gehienetan, baina gaztelerazko mahai bat ere osatu dute.
Berriatuarrak lantaldeetan banatuta lanean, gaur goizean Mendibarren frontoian.
Parte hartzaileek
Zer sortu, aldatu edota mantenduko zenuke Berriatuan? galderari erantzun behar izan diote,
lau bloketan banatuta: Euskara-Gazteria-Hezkuntza-Kirola-Kultura, Ingurugiroa-Hirigintza-Mugikortasuna, Garapen Ekonomikoa-Turismoa-Auzoak eta Ongizate-Berdintasuna-Kultur Aniztasuna.