Lekeition egiten den Euskal Zine Bilera antolatzen duen lantaldeak aurtengo jaialdiaren balorazioa egin du. Eta horretan, aurten,
emakumeak protagonista izan direla azpimarratu nahi izan dute. “39. Euskal Zine Bilera aldarrikatzailea izan da, dudarik gabe”. Jaialdiak iraun dituen
zortzi egunetan, Ikusgarri aretotik
1.200 ikusle pasatu direla esan eta parte hartzaile guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete.
“Aurtengo Euskal Zine Bilerak emakumei zinemagintzan merezi eta behar duten protagonismoa ematea izan du helburu, eta horretarako ekimen desberdinak antolatu dira”. Eta esan dutenez, horren adierazle izan dira
Kontxu Odriozolaren omenaldia, emakumeek ikus-entzunezkoetan duten papera aztertzeko (H)emen-(H)ere plataformak antolatutako berbaldia eta Lekeitioko Udal Berdintasun batzordeak ematen duen Antzar Morea saria. “Aurten, gainera, sari hori Begoña Vicarioren
Beti bezperako koplak lanak jaso du”.
Datorren urtean 40. urteurrena ospatuko du Euskal Zine Bilerak, eta antolatzaileak lanean hasita daude, egitasmo bereziak eta atala berritzaileak sortu nahi dituzte eta
Halaber, Euskal Zine Bileraren helburu nagusia hasiberriei bidea egiten laguntzea eta Euskal Zine Bilera sektore “profesionalarentzako ezinbesteko” bihurtzea direla diote. Bide beretik, aurtengo jaialdiak eduki duen aurrekontua iazkoa baino txikiagoa izan dela gaineratu dute. “Aurten,
jaialdiak 52.240 euroko aurrekontua eduki du,
iaz baino 8.000 euro gutxiago“.

Euskal Zine Bilera elkarteko kideak
40. jaialdira begira. 39. Euskal Zine Bilera egin eta gero, orain lantaldea 40.a antolatzeko lanean hasita dagoela aurreratu dute. “Datorren urtean 40. urteurrena ospatzeko egitasmo bereziak eta atala berritzaileak sortu nahi dira; lantaldea martxan da ahalik eta jaialdirik ikusgarriena eta hoberena sortzeko”.
Bide horretatik,
Euskal Telebistagaz ere elkarlana indartzeko pausoak ematen hasita daudela gaineratu dute. “Aurten ETBgaz elkalanaren lehen urratsak eman ditugu. Eta Edu Barinaga ETBko zuzendariak esandakoaren arabera, datorren urtera begira urrats horiek indartu eta estutu nahi dira”.
[HONEKIN LOTUTA] 39. Euskal Zine Bileraren sari banaketa ekitaldia
ARGAZKI GALERIA: 39. Euskal Zine Bilera, irudietan