Ainara Mugartegi eta Oihana Kortazar atleten lana gogoan izan du Durango Kirol Taldeak
Denboraldiari amaiera emanez, urteko gala nagusia ospatu du Durango Kirol Taldeak. Durangoko Olajauregi Hotelean ospatu zuten ekitaldian taldearen eta taldeko kirolarien lorpenak azpimarratu zituzten. Horrela, Lea-Artibai eta Mutrikuko kirolari bi izan zituen gogoan taldeak: Oihana Kortazar Aranzeta mutrikuarra eta Ainara Mugartegi Solozabal markina-xemeindarra.
Oihana Kortazarrek Kanariar Uharteetako Palma irlan lehiatu zen Espainiako Trail Txapelketan lortutako bigarren postua eta Ainara Mugartegik Espainiako Txapelketan 300 metro hesietan lortutako bosgarren postua eta Euskadiko Selekzioagaz 600 metroko proba egiteko aukeratua izana gogoratu zituen taldeak, besteak beste.