Asteburu honetan hitzordu historikoa biziko da nesken zesta puntari dagokionez. Izan ere, Getxo eta Bilbon emakumeen nazioarteko lehen topaketa ospatuko da
Bizkaiko Foru Aldundiak,
Euskadiko eta Bizkaiako Federazioek eta
Xisterak bultzatuta.
Herri ezberdinetako jokalariak hartuko dute parte topaketetan, tartean Lea-Artibai eta Mutrikuko puntistak egongo direlarik. Horrela,
Berriatua, Markina-Xemein eta Mutrikuko jokalariak Bartzelona, Miarritze, Getxo, Donibane Garazi, Donostia, Gasteiz, Montornes del Valles (Herrialde Katalanak), Pau, Parmiers eta Pariseko puntistekin aterako dira kantxara, hain zuzen ere.
Markina-Xemeinen 2011 urtean egin ziren Pau eta Lea-Artibaiko emakume puntisten arteko topaketak.
24 pilotari. Ekitaldia zapatu arratsaldean [urriak 29] hasiko da Getxoko Fadurako frontoian. 24 pilotarik kiniela eta partiduak jokatuko dituzte, Izaro Arbe puntista eta Eskolen Sustapen Arloko arduradunaren koordionaziopean. Saioa 16:00retan hasi eta 19:00etan amaituko dela jakitera eman du Xisterak.
Lehen hartu-eman horren ostean, domekan [urriak 30] Bilboko Alameda Rekalde kalean dagoen Deportivo Klubeko frontoira joango dira kirolariak. Bertan, xisteran jolasten jarraituko dute, 11:00etatik 13:00era.
Kiniela eta partiduak amaitu ondoren, bertaratutako guztiek zesta-punta probatzeko aukera edukiko dute.