Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Lekeitioko Udalak herriko ondareari buruzko jardunaldiak antolatu ditu

Eider Mugartegi
Lekeitio
2016/10/27

Azaroaren 3an Lekeitioko hiribilduak 691 urte betetzen dituela ospatzeko herriko ondareari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Lekeitioko Udalak. Hitzaldiak, aurkezpenak eta bisita gidatuak osatzen dute bihar [urriak 28] hasi eta azaroaren 26ra arte luzatuko den egitaraua.

Alberto Santanaren The American immigration of Lucy Garatea dokumentalaren bitartez, Luciana Aboitizen historia ezagutzeko aukera egongo da bihar [urriak 28], 19:00etan, Azkue aretoan. Aboitiz Lekeitioko Arranegi kalean jaio zen, eta oso gazte zela, AEBra emigratu zuen. Ondoren, Koldo San Sebastian kazetariak 1830 urtetik 1970era bitartean emigratu zuten 3.000 lekeitiarrez arituko da Zentimorik gabe izeneko hitzaldian. Izan ere, 1920. urtera arte, Boisen zeuden euskal herritar gutxiren arteko gehienak lekeitiarrak ziren, eta, hainbat urtez, Artzainen Dantza ospetsua, hiribildu horretako andrek dantzatutako Emakumeen Aurreskuarekin hasten zen.
Zita enperatriza eta bere seme-alabak Lekeitioko Uribarren jauregian.

Zita enperatriza eta bere seme-alabak Lekeitioko Uribarren jauregian. Argazkia: Lekeitioko artxiboa

Zapatuan [urriak 29], bestalde, Zita enperatrizaz eta bere garaiaz ariko da Jose Maria Arriola. Lekeition jarraian bizi izan ziren pertsonaien artean munduan gehien ezagutzen zena Zita de Habsburgo enpreratriza izan zen. Zazpi urtez bizi izan zen Uribarren jauregian. Izan ere, jauregi horren inguruan gertatu da Lekeitioren historia garaikidea. Zitaren bizitzaz, herriaren berri eta bitxikeriez mintzatuko da Arriola, 18:00etan hasita, Lekeitioko historia gogoan izan eta ahaztu ez daiten. Bolanderak. Hiribilduaren 691. urteurrenean [azaroak 3] bolanderak botako dituzte udaletxetik, eguna gogoan izateko, eta azaroaren 5ean Santa Maria elizako erretaula nagusiaren xehetasunak ezagutzeko aukera egongo da. Lekeitioko Santa Mariaren elizako aldare nagusiko erretaula gotiko-flamenko garrantzitsua 1508 inguruan egin zuten Lekeitioko Hirian sortuta zegoen eskola lantegian, Juan Garcia de Crisal maisuak zuzenduta. Crisalen heriotzaren 500. urteurrena dela-eta, erretaulari buruzko hitzaldia eskainiko du Jesus Muñiz Petralanda Euskal Herriko Unibertsitateko arte irakasleak.
Lekeitioko Andra Mariaren Basilikako erretaula.

Lekeitioko Andra Mariaren Basilikako erretaula.

Azaroko hurrengo hiru zapatuetan ere herriko ondarea ezagutzeko ekitaldiak egingo dira: azaroaren 12an, Lekeitioko historiari lotutako hitzaldi eta bisita gidatuak eskainiko dituzte; azaroaren 19an, Los Goytisolo, una prospera familia de indianos liburua aurkeztuko dute; eta azaroaren 26an, Armintxeko koban aurkitutako erliebeei buruzko hitzaldia egongo da.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.