Lehen ez modura, orain, Ondarroako osasun etxeko sarrerako atea
automatikoki zabaltzen da. Udal ordezkariek jakitera eman dutenez, duela hilabete batzuk herritar batek eskari hori egin zuen. “Herritar batek egin zuen eskaera. Aipatzen zuen herritar askok osasun etxeko atea zabaltzeko zailtasuna izaten zutela, eta ate automatikoa jartzeko eskatu zuen”.
Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, eskaera ongizate batzordera bideratu zuten eta osasun etxeko arduradunek (Osakidetza) atea aldatzea erabaki zuten. “Aurrerantzean ere udalak herritarren eskariak kontuan hartzeko konpromisoa hartzen du, guztion artean guztiontzako Ondarroa bat eraikitzen jarraitzeko”.
Ondarroako osasun etxeko atea aldatu dute. Argazkia: Ondarroako Udala.