Leioan jokatu da gaur [urriak 29] Bizkaiko Bertsolari Txapelkeren Udagoieneko Faseko kanporaketa saioa. Eta horretan, Ibon Ajuriagojeaskoa Garmendia (483 puntu) izan da nagusi. Beraz, gaurko saioa irabazita, Ajuriagojeaskoak finalaurrekoetarako txartela lortu du eta abenduaren 3an Larrabetzun kantatuko du.
Artza bertsolari etxebarritarra, ostera, 460 puntugaz laugarren geratu da. Aurretik geratu dira Ander Elortegi Garatea (467) eta Txaber Altube Sarrionandia (461). Artzaren atzetik geratu dira Mikel Goirienea Larrazabal (454) eta Joseba Barandiaran Andueza (447).
Gaurko saioan Idoia Anzorandia Kareaga izan da gai jartzailea, eta epaimahaia ondokoek osatu dute: Ander Txakartegi Basterretxea, Alaitz Etxanobe Bereziartua, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar.
Bertsolariak, Leioako kanporaketa saioan; Artza, ezkerretik lehenengoa, jarrita. Argazkia: Bizkaiko Bertsozale Elkartea.
Hurrengo saioa datorren asteko zapatuan [azaroak 5] jokatuko da, 17:30ean, Zaldibarko Olazar frontoian. : Bertsolariak ondokoak izango dira:
Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein),
Eneko Arrate Sololuze (Markina-Xemein), Beñat Romero Maguregi, Beñat Vidal Gurrutxaga, Eneko Arrate Sololuze, Igor Menika Bengoetxea eta Peio Ormazabal Villanueva.
Sarrerak salgai daude, sarean.