2016ko Ondarearen Europako Jardunaldien baitan, puntistek eta oro har zesta-puntak munduan barrena egindako ibilbidea ezagutzeko aukera izan dute herritarrek gaur [urriak 29], Markina-Xemeinen; zeta-punta izan da protagonista. Horrez gain, zesta-puntaren inguruko Etxetik kanpo erakusketa inauguratu dute, Uni frontoiaren sarreran.
Migel Angel Bilbaoren hitzaldia 11:00etan hasi da, eta 12:10 inguruan amaitu. Eta kultur etxeko aretoa herritarrez bete-bete egin da. Gainera, markina-xemeindarrez gain, Lea-Artibaiko inguruko herrietako bizilagunak ere egon dira. Bilbaok bere liburuetan jasotako pasarteak kontatu ditu; puntisten lorpenak, pasadizoak eta beste hainbat gai izan dira mintzagai.
Hitzaldia amaitu eta gero Etxetik kanpo erakusketa bisitatu dute herritarrek. Dena dela, hitzaldia egin den bitartean ere erakusketa zabalik egon da. Horretan, argazkiak, zesta-puntako materiala eta beste hainbat bitxikeri daude ikusgai. Herritar askok, gainera, argazkiei argazkiak atera dizkiote. Izan ere, irudietan ezagun asko eta asko daude.
Erakusketa Gabonak arte egongo da ikusgai, Unin.
Jardunaldiagaz amaitzeko, zesta-puntako erakustaldia egon da Unin. 8 eta 9 urteko umeen kiniela ikusi eta gero, nagusiek jokatu dute partida.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.