Zerutxuren herri bazkarirako txartelak erosteko epea luzatu dute
Azken ordukoek ere parte hartu ahal izateko, azaroaren 5ean egingo duten herri bazkarirako txartelen salmenta epea luzatu egin du Markina-Xemeingo Zerutxu Dantza Taldeak. Horrela, azaroaren 2ko eguerdira arte egongo da bazkariko txartelak Iruzubi tabernan eskuratzeko aukera.
Bazkaria, 15:00etan izango da Atxondoa Kiroldegian, eta menu bi egongo dira aukeran: 10 euroko menu gorria alde batetik, –Makarroiak tomate eta gaztagaz, oilasko izter erreak patatekin, izozkia, kafea, sagardoa ardo beltza eta ura– eta 15 euroko menu urdina bestetik –Errioxar erara egindako patatak, birrineztatutako solomoa piperrekin, gazta pastela izozkiagaz, kafea, sagardoa ardo beltza eta ura–.
Ume, gazte zein heldu guztiak animatu dituzte parte hartzera.