Ondarroako Udalak Herribusaren inguruko batzarra egingo du
Datorren urtean Herribusaren zerbitzua lehiaketara atera behar du Ondarroako Udalak. Eta funtzionamendu berria zehaztu aurretik, udalak herritarren iritzia jaso nahi du. Horretarako herri batzarra antolatu dute eguenerako [azaroak 3], 19:30ean, Kofradia Zaharrean.
Batzarrean mugikortasunaren arloan herritarrek dituzten premiak eta beharrizanak ezagutu nahi dituzte udal ordezkariek. “Herribusaren inguruan herritarrek dituzten premia eta gabeziak ezagutu nahi ditugu, hurrengo urtean zerbitzu berria kontratatzerakoan aintzat hartzeko”, azaldu du Zunbeltz Bedialauneta Ibaibarriaga Ondarroako alkateak.