Behe lainoak eta hotzak ez zituen korrikalariak gogogabetu, eta beraz, 166 korrikalarik (90 nagusik eta 76 umek) egin zuten aringa-aringa domeka goizean [urriak 27], Lekeitioko kaleetan zehar.
IX. Lekitxo Bixirik herri kroseko nagusien lasterketako parte hartzaileak. Argazkia: Jesus Maria Valencia Abascal
Parte hartzea helburu, ume, gazte zein nagusientzako probak egon ziren 11:30etik aurrera. Nagusien lasterketak 12:15ean irten zuen plazatik eta helmugaratzen lehena
Ibon San Migel atleta izan zen. Emakumeetan, berriz,
Aintza Iturraspe nagusitu zen.
Parte hartzaile guztiek izan zituzten opariak; lasterketa luzeko parte hartzaileek kamiseta bat jaso zuten besteak beste.
SAILKAPENA