Euskaltzaleen arteko harremanak artez, sormenez eta gozamenez jantziz, musikaren eta antzerkiaren bueltan gozaraztea du helburu Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Udagoieneko Osterak. Aurtengoa hamazazpigarren kultur zirkuitua izango da eta Markina-Xemeinen eta Arrigorriagan hasiko da, zapatuan [azaroak 5]. Abenduaren 22ra arte, Udagoineko Osterak zuzeneko bost emanaldi eta solasaldi bat eskainiko ditu Bizkaian.
Markina-XemeinLurrak zirku estiloko ikuskizuna egongo da ikusgai, 20:00etan, Uni frontoian. “Irudiak, musika eta komedia fisikoa erabiliz, Lurrak ikuskizunak istorio bat kontatzen du, hitz bakar bat ahozkatu barik”, azaldu dute. Lau akrobatek, lau musikarik eta clown batek parte hartzen dute ikuskizunean. Sarrerak 8 euro balio ditu eta Internet bidez, Kutxabanken kutxazainetan eta aretoan bertan erosi ahal dira.
Arrigorriagan ere egun eta ordu berean [azaroak 5, 20:00etan] beste emanaldi bat eskainiko du Udagoieneko Osterak: Korrontzi dantza taldearen ikuskizuna. Tradizioa oinarri hartuta, errepertorio berria eta koreografia ikusgarriak eskainiko dituzte Korrontziko dantzariek. Ikuskizuna Lonbo aretoan izango da.
Ken Zazpi ‘Phoenicoperus’. Argazkia: Ken Zazpi
Azaroaren 11n Ken 7 musika taldearen kontzertua egongo da ikusgai, Zallako Zine antzokian, 20:00etan. Busturialdeko taldeak Phoenicoperus diskoko abestiak eta aurreko lanetakoak ere eskainiko ditu.
Abenduaren 2an Anje Duhalde eta Niko Etxarten kontzertua egongo da, Bilboko BBK aretoan, 20:00etan. Saio horretan, Duhaldek bere ibilbide osoa errepasatzen duen zuzeneko diskoko abestiak eskainiko ditu.
Abenduaren 14an, Zenbat GAra elkarteko kideek antolatuta, Willis Drummond taldeko kideekin solasaldia egingo da, Bilboko Kafe Antzokian, 11:00etan.
Abenduaren 22an Willis Drummond eta Inoren ero Ni taldeen emanaldia egongo da, Bilboko Kafe Antzokian, 21:30ean. Willis Drummond-ek Tabula Rasa bosgarren estudioko lana aurkeztuko du, eta Inoren ero Ni taldeak Dantza beltza. Beltzean dantza bosgarren diskoa aurkeztuko du.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.