Mundu Zabal gobernuz kanpoko erakundeak denda solidarioa zabaldu du, aurten ere, Markina-Xemeingo
Karmengo komentuko erakustaretoan. Produktu
berriak zein bigarren eskukoak egongo dira aukeran abendu amaierara arte.
Erropak, zapatak, etxerako gauzak… denetarik aurkitu daiteke Denda Solidarioan. Guztia herritarrek edo dendek emondakoak direla azaldu dute, eta
prezio merkean saltzen dituzte. Umeentzako oinetakoak euro batean daude esate baterako. “Eroskik denboraldi amaierako salgai berri ugari bidali digu”, aitatu du Mundu Zabal elkarteko Javier Garciak.
Ordutegia. Denda egunero dago zabalik, domeka eta jai egunetan izan ezik. Ordutegi ezberdina izango du baina, azaroan eta abenduan. Azaroan 10:00etatik 12:00etara zabalduko dute goizez, eta 17:00etatik 19:00etara arratsaldez. Abenduan, ostera, 10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara egongo da zabalik.
Mundu Zabalen Denda Solidarioko arropa batzuk.
Egitasmoa. Dendan ateratzen duten dirua, Mundukide Fundazinoagaz batera
Mozambiquen garatuko den proiektu bat bultzatzeko izango da. Mozanbiqueko Majuneko barrutian, besteak beste, familien nekazaritza sustatzen ari da Mundukide era askotako proiektuen bidez. Oraingoan indaba eta batata hazteko laborantza proiektu bat dute esku artean, eta Denda Solidarioko diruak egitasmoa gauzatzen lagunduko du.
Elkartasuna helburu,
2002an zabaldu zuen lehen Denda Solidarioa Mundu Zabalek. “Bollarren dendan egon ginen lehen urtean, baina txiki geratu zitzaigun. Eroski zaharrera joan ginen gero, eta Karmeldarren komentura lekualdatu ginen azkenik”. Karmengo Komentuko erakusketa aretoan “gustura” daudela esan dute, esker onez.