Gutxi gorabehera hemendik
hiru bat hilabetera itzuliko da Andoni Aretxabaleta jokalekuetara. Bursektomia operazioa egin diote
ezkerreko sorbaldan eta hamar egunetan geldirik egon ondoren, puntuak kendu eta susperraldiari ekingo diola jakitera eman du Asegarce pilota enpresak.
Azaldu dutenez, Markina-Xemeingo atzelariak minak zituen aspalditik sorbaldan, eta Asegarceko zerbitzu medikoek operatzea erabaki dute lesioa osatu ahal izateko. “Mikel Sanchez doktoreak operatu du Aretxabaleta Gasteizko Vithas San Jose ospitalean”.
Ordu erdiko operazioaren ondoren gelara eraman zuten pilotaria, eta jadanik etxean dago.

Andoni Aretxabaleta operazioaren ondoren. Argazkia: Asegarce