Atzo jausi zen arbola, igartuta, eta horregaz batera berdegune berean dagoen beste arbola zaharra ere kendu egingo dutela jakitera eman du Markina-Xemeingo Udalak, “segurtasunagatik”. Bigarren hori ere igartuta dago eta.
Beste alde batetik, gune horretan tirolina bat jarriko dutela aurreratu du udalak. “Berdegunean dagoen bidetik umeen parkeraino joango da”, zehaztu dute. Tirolina hile honetan edo hurrengoan jartzea dute asmoa.

Beheko Mojen Plazako arbola jausita.