Markina-Xemeingo Guraso Elkarteak antolatzen duen neguko ludoteka martxan hasiko da gaur [azaroak 7] arratsaldean. Astelehenetik barikura,
17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, eta 0-8 urte bitarteko umeentzako izango da. Iaz bezala, frontoiaren atzeko aldean dagoen eraikinean kokatuta egongo da. Joan den urtean prestatu zuen Markina-Xemeingo Udalak frontoi atzeko eraikinean neguko aisialdirako gune berria.

Kokalekua azaltzeko Guraso Elkarteak prestatutako mapa.