Zaldibarko Olazar frontoia bertsozalez bete zen zapatuan, udagoieneko faseko bosgarren eta
azken kanporaketan. Beñat Romero Maguregi, Beñat Vidal Gurrutxaga, Eneko Arrate Sololuze, Igor Menika Bengoetxea, Nerea Ibarzabal Salegi eta Peio Ormazabal Villanueva bertsolariak atera ziren Zaldibarko oholtzara, eta ariketa guztiak egin ostean, Nerea Ibarzabalek lortu zituen puntu gehien,
474,5 puntu hain zuzen.
Horrela, finalaurrekoetarako txartela lortu du Markina- Xemeingo bertsolariak, eta bere herrian, Markina-Xemeinen kantatuko du azaroaren 19ko finalaurrekoan.

Nerea Ibarzabal Zaldibarko kanporaketan kantuan. Argazkia: Bertsozale elkartea
Maite Berriozabal Berrizbeitiak egin zituen gai emaile lanak zapatuan. Epaimahaiko kideak, ostera, Alaitz Etxanobe Bereziartua, Ander Txakartegi Basterretxea, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxa, jon Jaio Aiartzaguena, Leire Etxebarria Gaztelu eta Miriam Juaristi Urizar izan ziren. Itxaro Juaristi Olaetxeak bete zituen idazkari lanak.
Finalaurrekoak erabakita. Zapatuko saioaren ostean, osatuta geratu dira finalaurrekoetako saioak. Horrela,
azaroaren 19an, Markina-Xemeingo
Uni frontoian,
17:30ean egingo den kanporaketan Eneko Abasolo Txabarri
Abarkas, Jone Uria Albizuri, Joseba Barandiaran Andueza, Nerea Ibarzabal Salegi, Oihana Bartra Arenas, Txaber Altube Sarrionandia bertsolariek kantatuko dute.
Finalaurrekoetarako eta finaleko
sarrerak salgai daude, eta erosteko bide desberdinak daude: Alde batetik,
www.bertsosarrerak.eus webgunean eskura daitezke. Beste alde batetik, saioko egunean bertan txarteldegian erosi ahal izango dira sarrerak. Txarteldegiak 16:00etan zabalduko dira.